Eurie

Eurie https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eurie/@@download/image/belako_eurie_1367571425.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Haize Galarraga
Belako
140.zenbakia
Hiru urteko ibilbideak argi utzi du edonor txundituta uzteko moduko dohainak dituztela; hala frogatzen dute jasotako laudorioek, sariek eta aurreneko disko honek ere. Grabaketa Aitor Abio lagunarekin (PiLt, Matxura) egin izanak naturaltasuna azaleratzen lagundu die, ziur. Oraindik zein bidetatik jo eta zein alor jorratu aztertzen ari direla dioten arren, abesti sorta heterogeneoak diskoari jarraikortasuna ematea lortu du, bai soinu aldetik eta baita kalitateari dagokionean ere. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika alternatiborantz jo dute ukitu elektroniko nabarien eta Crisen ahots bikainaren bitartez.