“Euria ari du” ****

“Euria ari du” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euria-ari-du/@@download/image/Joseba_Irazoki_Euria_ari_du.jpg
2010/02/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Joseba Irazoki
104.zenbakia
“Euria ari du” ****
Mila saltsatan sartuta ibiltzen den gitarra jotzailea da Joseba Irazoki eta, besteak beste, On Benito eta Atom Rhumba taldeetan jotzen du. Oraingoan, Euria ari du lan berriarekin datorkigu, Moonpalace zigiluaren eskutik. Laboak irekitako bide zabaletik abiatuta, nortasun handiko folk-rock garaikidea grabatu du; diskoari hasiera ematen dion Batzuek ixo kantua da horren erakusle, barrokoa eta post-rocka uztartzeko gaitasuna duen trobadore modernoa dirudi. Lan hau behin betikoa beharko luke Irazokik, behingoz, merezi duen errekonozimendua erdietsi dezan. Kutxa ederra dakar diskoak.