Euri-ura ez da edangarria munduko inongo lekutan

Stockholmeko Unibertsitateko ikerketa baten arabera euri-uretan PFAS substantziak daude, baita elurretan ere. Substantzia mota hauek modu globalean barreiatzen dira atmosfera osoan zehar.
Honela, hemendik aurrera euri-ura ez da ur edangarri segurua izango munduko inongo lekutan. Mundu industrialetan euri-ura edaten ez badugu ere. munduko leku askotan edaten da. Bada orain, ez litzateke ur edangarri fidagarria izango.
Izan ere, PFAS substantziak kaltegarriak dira osasunarentzat eta ingurugiroarentzat. Minbizi larriekin lotzen da, umeetan ikasketa eta jokabide arazoekin, antzutasunarekin, kolesterolaren hazkuntzarekin eta haurdunaldiko konplikazioekin.