Euren obrak argitaratzeko ezizen maskulinoa erabili behar izan zuten autoreen bilduma bat argitaratu da euren benetako izenekin

Euren obrak argitaratzeko ezizen maskulinoa erabili behar izan zuten autoreen bilduma bat argitaratu da euren benetako izenekin Mendeetan zehar emakumeak artearen munduan ikusezinak izan dira eta oso gutxik lortu zuten sektorean euren txokotxoa egitea. Hori argi ikusi daiteke, adibidez, literaturan, non emakume askok erabaki zuten ezizen maskulinoekin argitaratzea euren obrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euren-obrak-argitaratzeko-ezizen-maskulinoa-erabili-behar-izan-zuten-autoreen-bilduma-bat-argitaratu-da-euren-benetako-izenekin/@@download/image/reclaim-her-name-00-700x405.png
2020/08/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mendeetan zehar emakumeak artearen munduan ikusezinak izan dira eta oso gutxik lortu zuten sektorean euren txokotxoa egitea. Hori argi ikusi daiteke, adibidez, literaturan, non emakume askok erabaki zuten ezizen maskulinoekin argitaratzea euren obrak.
Euren obrak argitaratzeko ezizen maskulinoa erabili behar izan zuten autoreen bilduma bat argitaratu da euren benetako izenekin

Izan ere, ez da horren urrutira joan beharrik ere, egun oraindik ere genero aurreiritziak daude argitaletxeen industrian eta badira autore batzuk ezizen maskulino faltsuak erabiltzen jarraitzen dutenak. J. K. Rowling idazle ezagunak berak, oraintsu nobela beltzeko zenbait eleberri argitaratu ditu Roberts Galbraith ezizenarekin. 

Womens Prize for Fiction urtero Erresuma Batuan ospatzen den literatur sari ospetsuena da eta emakumezkoek idatzitako fikzioari omenaldia egitea du helburu. Sari hauekin elkarlanean Baileys likore markak 25 liburu argitaratu ditu, lehengoz euren idazleen benetako izenarekin liburuen azaletan. Reclaim her name (Aldarrikatu euren izena) lelopean azaleko irudiak ere emakumezko 13 ilustratzailerenak dira. Sari honek 25 urte bete dituela ospatzeko sortu da elkarlan eder hau, eta bide batez, idazle hauei merezi duten aitorpena eskaintzeko ere.


Reclaim her name bilduma eskuragarri dago liburu elektroniko moduan deskagartzeko (ingelesez) doan ekimenaren web gunearen bitartez.