"Euphoria" telesailaren hirugarren denboraldiak badu itzulera data!

Irrigarria da, 2024. urteko erdialdean egonik, oraindik denboraldiaren berririk ez edukitzea, ezta? Bada, zorionez, itxaronaldian amaitzear da. Telesailaren zalea bazara pozik egoteko moduan zaude, berriki, saio arrakastatsuaren hirugarren denboraldia 2025eko urtarrilean errodatzen hasiko dela jakin baita.
“Izugarri pozik nago Euphoria-ren ekoizpenari hasiera emango diogulako urtarrilean” esan du Francesca Osi-k, HBO-ren programazioko exekutiboetako batek. Honek esan nahi, hirugarren denboraldiko grabaketak, bigarren denboraldia amaitu, eta ia hiru urtetara hasiko direla. Izan ere, dirudienez, pasaden martxoan, HBOk hastapeneko denboraldi berriko gidoia errefusatu omen zuen.
Variety aldizkariaren arabera, Levinson-ek, telesailaren zuzendariak, hirugarren denboraldian bost urtetako denbora-jauzia egin nahi zuen. Rue (Zendaya), ikertzaile pribatu moduan lanean ari omen zen hasierako ideia horretan. HBOri ez zitzaion zuzendariaren ideia horren ona iruditu eta telesaila pausan jartzea erabaki zuen.
Azkenik, badirudi gidoi berriarekin gustura gelditu direla katearen exekutiboak eta litekeena da Euphoriaren denboraldi berria 2025eko amaiera aldera edo 2026ko hasieran iristea.