Eunate Agirrek Munduko txapeldun izan nahi du aurten

Eunate Agirrek Munduko txapeldun izan nahi du aurten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eunate-agirrek-munduko-txapeldun-izan-nahi-du-aurten/@@download/image/20104285942Eunate_agirre.jpg
2012/12/13
berria
Eunate Agirrek Munduko txapeldun izan nahi du aurten
Datorren astean ekingo dio denboraldiari bodyboarder bizkaitarrak, Brasilen. Proba hori -maiatzaren 4tik 9ra-, Portugalen abuztu bukaeran jokatuko dutena eta Kanarian Uharteetan abendu hasieran egingo dutena izango dira garrantzitsuenak.

Joan den urtean Agirrek bigarren postuan bukatu zuen, Neymara Carvalho brasildarraren atzetik. Carvalho bera eta beste bi brasildar, Jessica Becker eta Isabella Sousa izango dira bizkaitarraren aurkari nagusiak.
Hona hemen Munduko Txapelketaren egutegia:
Maiatzaren 4tik 9ra: Bruzios (Brasil)
Ekainaren 15etik 20ra: Arikok Aruba (Venezuela)
Abuztuaren 24tik 29ra: Sintra (Portugal)
Urriaren 12tik 17ra: Santa Catarina (Brasil)
Urriaren 19tik 24ra: Rio de Janeiro (Brasil)
Urriaren 28tik 31ra: Isla Margarita (Venezuela)
Abenduaren 1etik 5era: Kanariar Uharteak