Eunate Agirre Venezuelan garaile

Eunate Agirre Venezuelan garaile https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eunate-agirre-venezuelan-garaile/@@download/image/20101128184Eunate2.jpg
2012/12/13
berria
Eunate Agirre Venezuelan garaile
Sopelako bodyboarderrak Venezuelan jokatutako nazioarteko txapelketa irabazi berri du. Finalean Isabella Sousa brasildarrari gailendu zaio. Brasildarrak, dena dela, Munduko Txapelketa irabazi du.

Eunate Agirrek urteak daramatza munduko bodyboard onenen pare, eta joan den urtean esate baterako, azken proban hatz artetik ihes egin zion txapelketak; Neymara Carvalho brasildarrak irabazi zion. Aurten ere ezin izan du txapela jantzi, baina behintzat ahogozo ezin hobearekin bukatu du denboraldia, Venezuelan irabazi eta gero.