Euli-giro

Euli-giro https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euligiro/@@download/image/euli_giro_1385648166.jpg
2013/12/05
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Uxue Alberdi
146.zenbakia
Egoera deserosoak islatu ditu elgoibartarrak bederatzi ipuinetan: mutil-lagunaren familiaren lotura itogarria egiten zaion emakume haurduna, lantokira joan eta inguruko inork ezagutzen ez duen abokatua, emakume ezindua zaintzen ari den neska gaztea… Istorio egituratuak, sendoak, aberatsak eta misteriotsuak sortu ditu Alberdik, bere idazteko estiloaren eboluzioa nabarmenduz. Irakurleak gozatuko du irakurketa, idazleak ezkutatzen dizkion gakoak deszifratzeko jardunean.