Euli robotikoak

Gogaikarriak dira, ingurutik uxatu nahian pasatzen dugu uda baina, hara!, Harvard-eko ikertzaile talde batentzat ezin interesgarriagoak dira. Eulien hegaldi-dinamikak aztertzeko asmoz, hauek erreproduzitzeko gai diren intsektu robotikoak diseinatu dituzte. Karbono zuntzezkoak dira, 80 miligramoko pisua dute eta airean egonkor mantentzeko nahiz maniobratzeko gai dira.