Etxezulo galantak, nafarrak!

Etxezulo galantak, nafarrak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxezulo-galantak-nafarrak/@@download/image/gurasoekin.jpg
2012/12/13
berria
Etxezulo galantak, nafarrak!
%53 dira gurasoekin bizi diren 18 eta 34 urte bitarteko gazte nafarrak, Nafarroako Etxebizitzaren Gazteen Behatokiak aurkeztutako ikerketaren arabera. Neskak dira etxetik alde egiten lehenak; gurasoenean bizi direnak %46,7 dira, eta gizonezkoak, aldiz, %59,8. Hona hemen beste datu interesgarri batzuk: Nafarroan 29 urtetik beherako 110.000 lagun pasatxo bizi dira (biztanlegoaren %17,9), eta %60 lanean ari dira.