Etxetik zuhaitzak landatzea ahalbidetzen duen plataforma

Etxetik zuhaitzak landatzea ahalbidetzen duen plataforma Mugimendu hau ez datza edozein lorategira joan eta hazi bat ereitean, edo etxeko balkoian loreontzi bat jartzean. Treedom plataformarekin zuk nahi duzun edozein lekutan jarri dezakezu hazi bat eta bere hazkuntza jarraitu mugikorretik edo ordenagailutik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxetik-zuhaitzak-landatzea-ahalbidetzen-duen-plataforma/@@download/image/Kenya_project-662x441.jpg
2020/09/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mugimendu hau ez datza edozein lorategira joan eta hazi bat ereitean, edo etxeko balkoian loreontzi bat jartzean. Treedom plataformarekin zuk nahi duzun edozein lekutan jarri dezakezu hazi bat eta bere hazkuntza jarraitu mugikorretik edo ordenagailutik.
Etxetik zuhaitzak landatzea ahalbidetzen duen plataforma

Planetari onura bat ekarri nahi dio ekimen honen. Treedom plataformarekin distantziara zuhaitz bat landatu dezakezu eta bere hazkuntza behatu mugikorraren bidez edo ordenagailuaren bidez. 

Plataforma Forentzian sortu zen 2010ean. Ordutik milioitik gora zuhaitz landatu ditu Afrikan, Asian, Hegoamerikan eta Italian. Euren webgunean azaltzen duten bezala zuhaitz guztiak bertako laborariek landatuak dira eta ingurugiroari onurak eskaintzeaz gain onura sozial eta ekonomikoak dakartzate. 

Treedom plataformako zuhaitz guztiei argazkiak ateratzen zaizkie eta geolokalizatuak daude, gainera euren webgune propioa ere badute eta besteei hauen zaintza oparitu daiteke. Ezaugarri hauengatik Treedom zuhaitzek pertsonak arduradun bilakatzen ditu. Pertsonak naturarekin konektatzen ditu, behatuz nola bizitzen diren zuhaitzak, nola hazten den eta nola garatzen diren, finean pertsonok bezala. Funtzionamendua erraza da gainera.  Beraz, mugimendu honetan parte hartu nahi baduzu eta planeta babestu hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

1. Gustukoen duzun zuhaitza aukeratu. Laborari batek zure ordez bere herrialdean landatu eta zainduko du. Zuhaitzari argazkiak aterako zaizkio, geolokalizatua egongo da eta bere webgune propioa izango du. 
2. Zuhaitzaren bizitzako lehen momentuak jarraitzeko aukera dago, bere ezaugarriak ezagutzekoa, mezu batekin pertsonalizatzekoa eta beste norbaiti oparitzekoa, 
3. Hazten den bitartean, zure zuhaitzak atmosferako CO2a xurgatuko du eta oxigenoa ekoitzi, arnasten dugun airea hobetuz. Datu hau ezagutzeko aukera ere ematen du plataformak. 

Zuhaitzek biztanle lokalen ongizate eta biziraupenean ere eragin handia dute, eta mugimendu honekin pertsona askoren bizitza hobetu daiteke. Zuhaitz bat ereinez Treedom-en bidez, zure etxetik mugitu gabe, gure planetak baliabide gehiago eduki ditzan zure laguntza emango duzu, eta gainera landatutako zuhaitzaren inguruetan bizi diren komunitateak langunduko dituzu.