Etxetik irten gabe

Shkoder hirian, Albania iparraldean, etxetik irten gabe bizi dira Kole familiako gizonezkoak, 26 orotara, Erdi Aroan Lek Dukagjini printzeak ezarritako Odolaren Zorra delako legeak indarrean jarraitzen baitu zonalde horretan. Lege honen arabera, pertsona batek beste norbait hiltzen badu, biktimaren familiartekoek hiltzailearen sendiko gizonezko bat erailtzeko eskubidea dute. Mendekua saihesteko modu bakarra etxean gordetzea eta bertatik irten gabe bizitzea da, eta askok atzerrira alde egin duten arren, usadioak atzetik jarraitu die ihesaldian. Bi urte hormigoizko pareta artean ezkutatuta daramatzate Koletarrek.