Etxerik ez duten txakurren argazkiak argitaratzen ditu bere latetan garagardo marka honek animalia hauei familia bat aurkitzeko

BrewDog etxeko garagardoa egiten duen marka eskoziarra da eta bi txakurtegirekin elkarlanean zabalkundea behar duten txakurren argazkiak argitaratzen ditu euren latetan. Street Dog: Punk IPA deitzen den edizio mugatuko garagardoaren bitartez markak bere ontziak itxuraldatu ditu txakur ezberdinen argazki eta ezaugarriekin.
Dogs on the Streets eta All Dogs Matter erakundeak dira Brew Dog garagardoarekin elkarlanean aritu direnak. Garagardo markak horretarako bere izena eta diseinua aldatu ditu denbora jakin batez, animali abandonatu hauei lekua egiteko. Honen helburua maskota hauen errealitatea euren kontsumitzaileengana iristea da eta bide batez, familia bat aurkitzea txakur hauei.