Etxera iristear, "ametsetako bidaia errealitate bihurtuta"

Izaro durangarra eta Urdin elorriotarra etxera itzuliko dira datorren astearen hasieran, munduan barrena "errubera biren gainean" ibili eta gero.
Uda askotan, alforjak bizikletan jarri eta Europan zehar ibili dira. "Asko disfrutatu arren, beti labur egiten zitzaigun abentura eta horretaz gain, salto kulturala emateko gogo handia genuen". Urdinek 30 urte ditu eta Izarok 29. Urdin 2009ko urtarrilaren 10ean abiatu zen Elorriotik eta Izaro maiatzaren 9an batu zitzaion, Atenasen. Ordutik, Turkian, Georgian, Armenian, Iranen, Nepalen, Zeelanda Berria, Kalifornian eta Kanadan izan dira, besteak beste.
Hiru urtean lanean aurreztutako dirua baliatu dute bidaia egin ahal izateko. "Abioiak kenduta, merke bidaiatu dugula esan dezakegu".
Bidaiaren gorabehera guztiak 1000 milla webgunean bildu dituzte.