Etxeko zereginak nola egin ikasteko ikastaroak eskaintzen dituzte gazteentzat Kanadan

Etxeko zereginak nola egin ikasteko ikastaroak eskaintzen dituzte gazteentzat Kanadan 'Adult 101' izeneko ikastaroak ematen dituzte, erosketa egiten eta bestelako zereginetan trebatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxeko-zereginak-nola-egin-ikasteko-ikastaroak-eskaintzen-dituzte-gazteentzat/@@download/image/pexels-olly-3794129.jpg
2025/12/18

Testua: Maitane Legarreta

'Adult 101' izeneko ikastaroak ematen dituzte, erosketa egiten eta bestelako zereginetan trebatzeko.
Etxeko zereginak nola egin ikasteko ikastaroak eskaintzen dituzte gazteentzat Kanadan

Pixkanaka etxeko zereginen inguruko ezagutza galdu dugu hein batean. Zenbait belaunalditan etxean edota etxetik kanpo ikasi izan dute, haurtzaroan zein nerabezaroan, eguneroko lan horiei nola aurre egin. Baina hori, neurri batean bederen, galdu egin da azken hamarkadetan.

Transmisioaren galeraren zergatiaz hausnartzerakoan, hainbat arrazoi aipatu ohi dira: familian denbora gutxiago pasatzea, gurasoek dena egin nahi izatea, eskoletan etxeko lanen inguruko ikasgaiak desagertzea, edota seme-alabak beranduago independizatzea. 

Honen guztiaren ondorioz, gazteak galduta senti litezke janaria prestatu, garbitu, josi, arropa garbitu edo erosketa egin behar dutenean. 

Unibertsitateko gazte askok gurpil bat aldatzen, josten, edo finantzaketa eta diru kontuetan trebatzeko premia sentitzen dute. Beste askoren ustetan, heldu zarenerako behar dituzun gaitasunak lantzeko premia dago hezkuntzan, eta hutsunea nabaritzen dute alderi horretan. Norbera eta bizitza maneiatzen ikasteko beharra sentitzen dute.

Hori dela eta, Kanadako zenbait unibertsitatetan Adult 101 izeneko ikasgaia eskaintzen ari dira. Ikastaro horietan hainbat trebezia lantzen dituzte, esaterako garbiketa, izarak nola tolestu, interes tasak, oinarrizko elikadura edo erosketak eraginkortasunez egitea.