Etxeko suhiltzaileak

Sua itzaltzeko modu asko daude. Sugarrak karbono dioxidoz estaltzea da horietako bat. Izan ere, oxigeno faltan, sua amatatu egiten da.
Zuk zeuk ere egin dezakezu esperimentu hau etxean. Har ezazu edalontzi bat eta beheko aldean argizari motz bat ipini eta poxpolu batez piztu ezazu. Beste edalontzi batean bikarbonato sodikoa jarri (bizpairu koilarakada) eta gainean ozpina bota; edalontzian aparra sortuko dela nabarituko duzu. Izan ere, ozpina bikarbonatoarekin nahastuz, karbono dioxido gasa sortzen da. Handik pare bat minutura, bigarren edalontzian sortutako aparra argizaria dagoenera bota, eta sua itzaltzen dela ikusiko duzu. Karbono dioxidoak aireak baino pisu handiagoa duenez, edalontzi barruan geratzen da eta oxigenoa amaitzen da. Ondorioz, argizaria itzali egiten da.
Hain zuzen ere, suhiltzaileek karbono dioxidoa erabili ohi dute suteak itzaltzeko.