Etxebizitzen arazoa konpontzeko irtenbideak proposatzen dituzten gazteei alokairua ordainduko die Ikeak
Hego Euskal Herrian gazteek idenpendizatu eta etxebizitza bat eskuratzeko duten zailtasuna izugarria da. Berdina gertatzen da Espainiar Estatu osoan ere. Honi irtenbidea bilatu nahirik Ikeak 18-30 urteko gazteei, bost urtez, alokairua ordainduko die, beti ere, etxebizitzen sektoreko krisia gutxitzeko neurri original eta egingarriak proposatzen badituzte.
Lehiaketa Inspiring Talents deitzen da eta nazioarteko Madrid Design jaialdian aurkeztu zen. Ideiarik berritzaileenak bidaltzen dituzten bost parte hartzaileek 12.000 euroko laguntza jasoko dute urtebetez alokairua ordaintzeko.
Horretaz gain, lehiaketan parte hartzen dutenek etxebizitza bat eskuratzeko dauden muga nagusiak zein diren azaldu beharko dute eta hiru minutuko bideo batean azaldu, euren proposamena barne.
Beraz, Hego Euskal Herrian bizi bazara, 18-30 urte bitarte badituzte eta etxebizitza bat eskuratu nahian bazabiltza hau da zure aukera. Urtarrilaren 22ra arte dago aukera proposamenak bidaltzeko euren webgunearen bitartez. Behin epe-muga iraganda, aditu taldek bat bost ideiarik berritzaileenak hautatu eta sarituko ditu.

