Etxebizitza eskubidearen alde, Kanpaldia Usurbilen

Etxebizitza eskubidearen alde, Kanpaldia Usurbilen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxebizitza-eskubidearen-alde-kanpaldia-usurbilen/@@download/image/201112262994etxebizitzenalde.jpg
2012/12/13
berria
Usurbilgo ITAYA gazte asanbladak astelehenean –abenduak 26– atzo eta gaurko etxebizitza eskubidearen aldeko I. kanpaldia antolatu du herriko Dema Plazan, etxebizitzen inguruan dauden arazoekin bukatzea aldarrikatzeko.


Gazte Asanbladak etxebizitzaren oinarrizko eskubideak errespetatzen ez direla ikusten duelako abian jarri du aldarrikapena egiteko lehendabiziko kanpaldia. Estalpean bizitzeko zailtasunak eta bizitza osorako hipotekak dira, hain zuzen ere, ITAYAk azpimarratu dituen arazoetako batzuk.
Arazo horientzat alternatibak ere proposatu ditu ITAYA Gazte Asanbladak, besteen artean, alokairu publikoa defendatzen du, aterpe eskubidea negozioa egiteko ondasunaren gainetik aldarrikatuta.
Astelehenean –abenduak 26– eguerdiko 12:00etan hasi zen kanpaldia kalejira burrunbatsu batekin, eta gaur arte, egitarau betea antolatuta dute Usurbilen.

Egitaraua


Abenduak 26, astelehena:
12:00etan, kalejira burrunabtsu eta aldarrikatzailea herriko kaleetatik.
Gero, akanpatzea eta manifestuaren irakurketa.
14:30etan, bazkaria, paellada.
17:30etan, hitzaldia: Euskal Herria Sozialistaren eskutik.
20:30etan, afaria, arraultz-opil jana.
Ondoren, gaubela paregabea

Abenduak 27, asteartea:
09:30etan, gosaria.
10:30etan, hizketaldia.
12:00etan, ibilaldi herrikoia bertsolari eta trikitilariekin.
14:00etan, bazkaria, lur sagarrak errioxar erara.
17:30etan, Mikel Aranzabal kantautorea + poesia errezitaldia Ugaitz Agirreren eskutik.
20:00etan, ogitartekoak afaltzeko.
21:00etan, kontzertua.

Abenduak 28, asteazkena:
09:30etan, gosaria.
10:30etan, bideo-emanaldia: 'Ungdomshuset 69 El Forat'.
14:00etan, bazkaria: makarroi jana.
Bukatzeko, akanpada gunearen garbitze sakona.