Etxebizitza eskubidearen alde akanpada Txantrean

Etxebizitza eskubidearen alde akanpada Txantrean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxebizitza-eskubidearen-alde-akanpada-txantrean/@@download/image/2007964486Txantrea.jpg
2012/12/13
berria
Txantreako Gazte Aterpea plataformak, etxebizitza eskubidearen aldeko akanpada antolatu du. Akanpada bihar hasiko da eta larunbatean bukatuko da. Gazte Aterpeak Euskal Herriko gazte guztiak gonbidatu ditu Irubideko akanpada honetara. Ekintzak, bihar 19:00etan hasiko dira, Ezkaba plazatik aterako den manifestazioarekin. 

Gazte Aterpea plataformaren esanetan, "Euskal Herrian 245.422 etxe huts daude, horietatik 19.976 Iruñerrian. Eta orain, Txantrean, 512 etxe eraiki nahi dituzte, beharrezkoak ez diren 512 etxe. Lehendabizi, dauden etxe hutsei irtenbide bat eman behar zaie".
Akanpada honek, gainera, sinbolikoki errealitatea islatuko du, gazteoi etxetik alde egiten dugunean geratzen zaigun bide bakarra erakutsiko baitu: akanpatzeko denda. Ekintza hauekin, beste alternatibarik badela ikustarazi nahi dute. "Beste alternatibak badirela erakutsi nahi dugu, gaur egun eskaintzen diren B.O.E. eta merkatu libreko etxebizitza bezalako sasi alternatiben ordez".
Beraz, egoera honi irtenbidea eskatzeko asmoz, ondorengo egitaraua prestatu dute:
Irailak 7
20:30: Hasiera ekitaldia
22:00: Afari autogestionatua
23:30: Bideo emanaldia
Irailak 8
11:00: Hamaiketako + ezkontza
12:30: Hitzaldia
14:30: Bazkaria
16:00: Jokuak
18:00: Hitzaldia
21:00: Kontzertuak
Egun osoan zehar erakusketa egongo da.