Etxean duzun fruta hobeto mantentzeko aholkuak

Etxean duzun fruta hobeto mantentzeko aholkuak Frutak nahi baino azkarrago hondatzen bazaizkizu edo heltzea kostatzen bazaie, hona hemen lagungarriak izango diren gomendio batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxean-duzun-fruta-hobeto-mantentzeko-aholkuak/@@download/image/pexels-viktoria-slowikowska-5677928.jpg
2025/05/19

Testua: Maitane Legarreta

Frutak nahi baino azkarrago hondatzen bazaizkizu edo heltzea kostatzen bazaie, hona hemen lagungarriak izango diren gomendio batzuk.
Etxean duzun fruta hobeto mantentzeko aholkuak

Sarritan frutak nahastuta izaten ditugu, guztiak batera, fruten ontzian edo hozkailuan. Fruta guztiak ez dira berdinak, ordea, eta bakoitzaren beharren arabera sailkatzea izaten da onena.

Fruta batzuek heltzen jarraitzen dute zuhaitzetik edo landaretik erauzi eta gero ere, esaterako platanoak, tomateak, sagarrak, udareak, kiwiak, melokotoiak, aguakateak, mangoak... Hauek eguzkiaren berotan heltzen dira edo mota honetako fruten ondoan jarrita. 

Beste fruta batzuk, aldiz, bildutakoan hidratazioa galdu eta usteltzen hasten dira, hala nola naranjak, limoiak, mandarinak, gereziak, marrubiak, mahatsak, ananak...

Hau kontuan izanik, fruta sailkatzea gomendatzen dute. Lehen multzoan laster kontsumitu nahi den fruta jarriko genuke, toki epelean, sagarra, platanoa, kiwia eta halako fruten ondoan. Paperean edo kartoian bilduta ere ipin daitezke, azkarrago hel daitezen. Bigarren multzoa ondo aireztatutako tokian kokatuko genuke, aire librean, eguzkiak zuzenean jo gabe, eta, hartara, pixkanaka helduko dira fruta horiek. Hirugarren multzoa, berriz, hozkailuan sar daiteke. Fruta heltzea atzeratzeko hotza izaten da onena.

Hortaz, fruta heltzea nahi dugunean, honako jarraibide hauek baliagarriak dira: helduta dauden fruten ondoan ipini, esaterako platano eta sagarren ondoan; kartoizko kaxa batean jarri edota egunkari paperetan bildu banaka; toki epelagoetan jarri, esaterako armairuan edo kaxoian; azal gogorxeagokoak badira arrozetan ere sar daitezke, eta azal samurra badute, aldiz, paperezko poltsan. Mahatsak, gereziak, masusta gorriak edo naranjak  ez dira etxean helduko, beraz, erosterakoan helduta daudela ziurtatzea hobe.

Kontuan izan frutak nola dauden begiratzea, alferrik gal ez daitezen. On egin!