Etxea atontzeko hilkutxak

Hilkutxak ere diseinuzkoak izatea jada ez da harritzekoa, baina AEBetako bi enpresek egin dutena harritzeko modukoa da. Izan ere, bizirik daudenek erabiltzeko diseinuzko hilkutxak jarri dituzte salgai. Hilkutxa hauek mahai, ohe edo liburu eta diskoentzako apal bezala erabiltzen dira. Enpresa hauen produktuak Interneten daude salgai, www.casketfurniture.com eta www.coffinitup.com web orrialdeetan.