Etxe: "Izugarri gustatzen zait sexua"

Etxe: "Izugarri gustatzen zait sexua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxe-quotizugarri-gustatzen-zait-sexuaquot/@@download/image/74-p49.ETXE.jpg
2007/05/04
elkarrizketa
Etxe: "Izugarri gustatzen zait sexua"
Iñaki Etxezarraga 'Etxe'-k 22 urte ditu eta Berrizkoa da. Musikaria da, bakarlaria. Arrakasta handia lortu du azken boladan. Diskoa ere kaleratu du. Sexuaz hitz egin dugu berarekin. 

Musikan bakarlaria zara. Sexuan bakarka aritzeak xarma du?
Irudimena erabiliz gero, polita da, baina hobe lagunarekin.

Eta taldeak ere bai?

Ba omen dauka, baina probatu barik nago ni.

Sexu errepertorioan bada debekatutako piezarik?

Ez litzateke mugarik izan beharko, sexuak libre izan beharko luke, baina zoritxarrez, egon badaude mugak.

Eta emanaldia bukatutakoan, "Beste bat! Beste bat! Beste bat!"?

Kar, kar, kar… Hobe atsedena hartzea eta beste egun baterako indarra gordetzea.

Dena dela, beti ez da gogorik izaten, ezta?

Kontzertuetan ere, batzuetan, ez dut gogorik izaten. Hori bai; behin oholtzara atera ondoren, gogoa pizten da beti…

Sexua, droga eta rock n'rolla. Mitoa? Errealitatea?

Errealitatea. Besteak beste, musika eta sexua droga modukoak direlako.

Iparragirre gogoan: "Zer uste zenuen zela sexuan aritzea, sillan eseri eta gitarra jotzea?".

Kar, kar, kar… Arrazoi. Gitarra jotzea askoz errazagoa da!

Sexu jolasak laguntzeko, zer musika aukeratuko zenuke?

Doctor Deseoren kantaren bat; Tracy Lord, adibidez.

Sekretu bat kontatuko al diguzu?

Ez dut uste sekretua denik, baina izugarri gustatzen zaidala sexua.