Etxe: "Denok dugu gure alde sentimentala"

Iñaki Etxezarraga "Etxe"k 21 urte ditu. Berrizkoa da, eta bere herriko gaztetxeak antolatutako maketa lehiaketari esker, Euskal Herri osoan egin da ospetsu. Esaterako, azkenaldi honetan lehen postuetan izan da Euskadi Gaztea irratiaren top zerrendan. Elektronika ikasten ari den gazte bizkaitar honek txinparta ateratzen die musika melodiei.
Nola ausartu zara diskoa zure kasa ateratzen?
Hasieran diskoetxeetara bidaltzea pentsatu nuen, baina gero, emaitza ikusi nuenean, nire buruari esan nion: "Hau nire kabuz aterako dut". Agian arriskatzea izan zitekeen, baina ondo atera da, eta oso lan gogorra izan den arren, oso pozik nago emaitzarekin.
Berrizko Gaztetxeak antolatutako V. Aldapa Maketa Lehiaketa irabazi zenuen. Nola izan zen hura?
Sorpresa itzela izan zen, bakarlari batek irabaztea ez zuelako inork espero. Gainera, garai hartan bakarrik aritzen nintzen oraindik, taldea ondoren sortu bainuen. Poz handia hartu nuen, eta ate guztiak ireki zizkidan sari horrek.
Lor, Ken Zazpi, Sei Urte bertako taldeak entzunda, ematen du Bizkaian joera handia dagoela ahots melodikoetarako. Horietatik edan al duzu zuk ere?
Ez dut uste soilik Bizkaiko taldeen gauza denik. Baina, egia esan, aipatzen dituzun talde horiek oso gertukoak ditut. Buruan kantu melodikoak eduki ditut beti, eta asko gustatzen zait melodiekin jolastea. Niretzat gozagarriak diren melodiak erabiltzen saiatzen naiz. Gero, jendearentzat ere horrela badira hobe, baina niri gustatzea da garrantzitsuena.
Zeintzuk dira zure erreferentziazko taldeak?
Nire erreferentzia edo guraso musikala, Seiurte taldea eta inguruko familia izan da betidanik. Sei Urte taldekoak lagunminak dira, eta gainera, egiten duten musika eredugarria izan da niretzat. Nire gustuak beti klasikoak izan dira: Itoiz, Zarama, Anje Duhalde, Doctor Deseo, Ruper Ordorika... Gauza berritzaileak ondo daude, baina beste batzuek egin ditzatela.
Balada moduko kantuak asko atsegin al dituzu?
Une bakoitzean, modu bateko edo besteko kantuak entzutea gustatzen zait, baina iruditzen zait, disko guztietan egon beharko lukeela balada bat. Denok daukagu alde lasai edo sentimentala, eta hori ateratzeko, ondo datoz baladak.
Diskoan kolaborazioak izan dituzu: Lor taldeko Lander, Ken Zazpiko Eñaut...
Kantuak eginda zeudenean, Eñauti deitzea erabaki nuen, estilo aldetik bere ahotsa ondo zetorrelako, eta gustuko abeslaria dudalako. Gero Lander eta Itsasori deitzea erabaki nuen, kantuek hori eskatzen zidaten eta. Oso gustura gelditu naiz beraien laguntzarekin.