Etxe garestiena

Etxe garestiena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxe-garestiena/@@download/image/201274735Bombai.jpg
2012/12/13
berria
Bombayn, milioika indiar etxerik gabe eta pobrezia gorrian bizi diren hirian, kokaturik dago munduko luxu handieneko etxea. Antilia izena du, eta Mukesh Ambani ingeniari eta enpresari aberatsa da haren jabea. 27 pisu ditu, baina solairu bakoitza ohi baino garaiagoa denez, 174 metroko altuera du; hau da, 40 pisuko etxe batek adinakoa. Besteak beste, hainbat solairutako aparkalekuak, dantzalekua, spa, antzokia, gonbidatu gelak, errezatzeko tenplua eta zenbait lorategi ditu, eta 1.000 milioi dolarreko balioa du. Irailean joan ziren Ambanitarrak "bihotz indiarreko" etxera bizitzera; askoren hitzetan, probokazio hutsa.