Etxarri-Aranazko iyotien txanda

Etxarri-Aranazko iyotien txanda https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxarriaranazko-iyotien-txanda/@@download/image/2011316552iyotiek.jpg
2012/12/13
berria
Etxarri-Aranazko iyotien txanda
Urtetan bazterrean utzi ostean, iazko ekimenari jarraiki, aurten ere berreskuratuko dituzte Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde egunak, baita Zalduniyote eta Astierteiyote edo Txatar egunak ere; Etxarri-Aranazko jatorrizko iñauteri festak.

Tradizioa berreskuratzeko saiakeran eskutik dihardute herriko ikastolak, eskola publikoak, Kintoak eta Udalak berak. Gogoratu dutenez, garai batean garizuma aurreko sasoia –hiru aste lehenago– alaiki ospatzen zuten etxarri-aranaztarrek.
Gizakunde gizon helduen eguna izaten zen, txatarras jantzirik ibiltzen ziren eskean eta bildutakoarekin afaria prestatzen zuten. Emakumeak, aldiz, Andrekunde egunean irteten ziren etxez-etxe gero afaria egiteko. Gazteen txanda Garikunde egunarekin heltzen zen: gazteen arteko borroken eguna, urte osoko gorabeherak konpontzeko eguna. Maskuriak airez beteta, jendeari joka ibiltzen ziren. Zalduniyote, igandea, gaztetxoenen ordua zen eta herriko haurrak janzten ziren txatarras. Azkenik, astearteiyotez, mahaiaren bueltan bildu eta herrikide guztiek bazkariaz gozatzen zuten txatarras jantzita.
Makin bat arrazoi tarteko, ordea, lehengo ohitura horiek bazter batean utzi dira azken urteetan. Baina aurrerantzean tradizioa berreskuratzeko prest dira, eta horren lekuko da aurtengo programazioa.
Martxoak 3, osteguna
Garikunde. Txatarras jantzita eskean ibiltzeko eguna.
Martxoak 5, igandea
17:00. Mozorro tailerra plazan.
18:30. Kintoek prestaturiko jokuak.
Martxoak 8, asteartea
12:00. Txaranga plazan.
17:00. Txokolatada.
18:00. "Rhum Rhum Rock".
19:30. Kalejira herrian zehar.