Etura izango da Salazar

Berandu baino lehen behar zuen izan. Amaia Salazar inspektore forala protagonista duen Dolores Redondoren trilogia arrakastatsua zinema aretoetan ikusiko dugu aurki. Lehena El guardián invisible izango da, eta dagoeneko badakigu Salazar zein aktorek gorpuztuko duen: Marta Etura donostiarrak. Filmaren zuzendaritzaz Fernando González Molina (Palmeras en la nieve, 2015) iruindarra arduratuko da. Aurki Baztan inguruan hasiko da errodajea.