“Etsaiak… amen”

“Etsaiak… amen” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etsaiak-amen/@@download/image/37p14-2.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: B. Malone
Etsaiak
37.zenbakia
“Etsaiak… amen”
Denbora da Etsaiak taldea banandu zela. Egun, taldekide ohiak era guztietako proiektuetan dabiltza. Horregatik, oroimena ez galtzeko, eskertzekoa da Oihuka disketxeak Lekeitioko taldearen lehen maketa berriro kaleratu izana. Harribitxi hau gutxi batzuek izango zuten, etxean gordeta, hori bai. 15 kantuetan, punk-a eta hardcorea nahasten dituen jarrerak ematen du arreta: indarra dario, amorrua, gaztetasuna… Garai hartan, Etsaiak-ekoek ez zuten orain bezain ondo jotzen, baina a zer freskotasuna!