ETS-ek 'Konkista' disko berria aurkezteko ekitaldi esklusiboa egingo du azaroaren 30ean

ETS-ek 'Konkista' disko berria aurkezteko ekitaldi esklusiboa egingo du azaroaren 30ean 'Konkista' diskoa erakusteko entzunaldia, ikus-entzunezkoen proiekzioa eta publikoarekin interakzioa egingo dute Gasteizen. Sarrerak bihar eta etzi eskuratu ahal izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ets-ek-konkista-disko-berria-aurkezteko-ekitaldi-esklusiboa-egingo-du-azaroaren-30ean/@@download/image/20251107_ets_mediakit_taldea_1.jpg
2025/11/11

Testua: Maitane Legarreta

'Konkista' diskoa erakusteko entzunaldia, ikus-entzunezkoen proiekzioa eta publikoarekin interakzioa egingo dute Gasteizen. Sarrerak bihar eta etzi eskuratu ahal izango dira.
ETS-ek 'Konkista' disko berria aurkezteko ekitaldi esklusiboa egingo du azaroaren 30ean

Hiru urte igaro dira azken lanetik, eta ETS taldea Konkista izeneko disko berriarekin itzuliko da laster. Abenduaren 5ean kaleratuko dute eta taldeak iragarri duenez, "orain arteko proiekturik pertsonalena eta abanguardistena da".

Taldekideen hitzetan, "kontrastez beteriko lana da, non emozio mingarriak, zauriak eta orbainak beharrezkoak diren bizitza ulertzeko. Bizitzaren irudikapen zintzoa da, kontraesanez eta anbibalentziaz betea. Kaos emozionaletik sortutako diskoa da, barneko konkista baterantz aurrera egiteko ditugun orbainak ulertzen saiatzen dena. Mundu guztiak bere lekua aurkituko duen babeslekua da".

Nazioarteko ekoizleekin lan egin dute, "soinu abangoardistenak euskarazko musika panoramara ekartzeko" asmoz.

Komunitatearentzako aurrestreinaldia
Konkista diskoa azaroaren 30ean, 18:00etan, aurkeztuko dute Gasteizko Buesa Arenan. Ekitaldi berezia eta bakarra izango da. Komunitatearekin beste inorekin baino lehen partekatuko dute diskoa, eta taldearen eskutik kantu bakoitzaren atzeko istorioak eta emozioak ezagutuko dituzte.

Listening Party horretan proiektuarekin lotutako ikus-entzunezko edukiak ere estreinatuko dituzte, eta publikoarekin interakzioak ere izango dira. 

Ekitaldian plaza mugatuak izango dira eta "prezio sinbolikoa" izango du. Sarrerak azaroaren 13an eskuratu ahal izango dira, 11:00etan, hemen. Aurrez, ordea, aurresalmenta esklusiboa izango da ETS komunitatearentzat: azaroaren 12an, 11:00etatik aurrera.