Etorkizuneko pandemiak ekidin ingurumena babestuz

Hau da COVID-19arekin lotutako diziplina anitzeko zientzialari talde bat iritsi den ondorioa. SARS-CoV-2-aren jatorria oraindik ez bada erabat argitu ere, adituek argi dute mundu mailako deforestazioak, animaliek euren ohiko bizilekua galtzea, gehiegizko ehiza eta bizitza basatiaren galerak gizakia patogenoen aurrean biluziago uzten dutela.
Animalia jatorriko pandemiak
Talde honek baieztatzen du, gizakiak pairatutako 250 pandemia aztertu ondoren, kopuru izugarri bat animalia jatorriko pandemiak izan direla. Gehitzen dute azken bi mendeeatan mota honetako pandemiak modu esanguratsuan hazi direla.
Gizakiengan eragin duten gaixotasun berrien %70 azken bost hamarkadetan sortu dira eta animalia jatorrikoa dira, ezagutzen diren ia pandemia guztiak bezala. Beraz, aditu talde honek argi du egungo ekintza planteamendu guztiak gainditu behar direla, hauek gaixotasuna sortu ondoren erantzuten baitute.
Zentzu honetan, ekintza batzuk ahal bezain azkarren martxan jartzea proposatzen dute. Horretarako, bioaniztasunaren ezagutza gehiago behar dela diote, oro har, bertan patogeno bihurtzeko potentziala duen zerbait aurkitu ahal izateko eta hauen eboluzioa hobeto ulertzeko.
Txosten honen arabera, ekintza hauek ikerketa behar dute. Hau dela eta, adituek epe erdi-luze batera, nazioarteko akordioak eta ekintza lokalak beharko direla diote, hau guztia kontuan hartuko duena.
Plastikoaren kontsumoaren gorakada
Krisi honetan plastikoaren kontsumoa igotzeko arrazoiaren alderdi zehatzak ere aztertu dituzte: egia da higienea eta osasunaren izenean, ezinezkoa dela erabilera bakarreko plastikoak debekatzea osasun larrialdia mantentzen den bitartean. Alta, garrantzitsua da, behin hau amaituta, erabilera bakarreko plastiko horiek dituzten debekuak mantentzea.
Hori dela eta, aipatzen dute ezinbestekoa dela erakunde eta supermerkatu handiek produktuak ontziratzeko alternatibak bilatzea. Horretaz gain, birziklatzeko enpresak babesa behar dutela azpimarratu nahi izan dute, pandemiaren aurkako borrokan oinarrizko zerbitzua baitira, kontsumo moduan aldaketak emateko pausoak ematen diren bitartean.