"Etorkizuneko liburutegia": Irakurri ezin litezkeen ehunaka liburu batzen dituen proiektua

"Norvegian baso bat hazten ari da". Hori da bisitariak Etorkizuneko Liburutegia proiektuaren webgunean sartzen denean irakurtzen duen lehen gauza. Proiektua honetan mundu osoko ehunaka autorek parte hartu dute eta inork irakurri ezingo dituen obra literarioak sortu dituzte. Ezinbo dira, behintzat, 100 urte pasa arte irakurri. Zuhaitz berrietan landatuko dira liburu hauek eta behin hauek hazitakoan irakurri ahal izango dira.
Nahiz eta obrak jada idatziak dauden oraindik ez dira inprimatu. Izan ere, berriki landatu diren zuhaitzek emandako paperarekin sortuko dituzte liburu berezi hauen bertsio fisikoak. Egun zuhaitzek metro inguruko garaiera dute, baina proiektuaren bultzatzaileek beste 30en bat metro haziko direla uste dute.
Zuhaitz hauek landatzeari 2017a ekin zitzaion. Helburua zuhaitz bakoitzak autore baten eskuizkribua bere barnean eramatea da, mende oso batean zehar.
Urtero izenburu berri bat gehituko zaio Etorkizuneko Liburutegiari. XXII. mendea hastearekin batera, eskuizkribu bakoitza zuhaitz hauek emandako paperarekin argitaratuko dira.
Etorkizuneko Liburutegia proiektuaren irekiera zeremonia 2022ko uda honetan egin da. Katie Paterson, proiektuaren liderrak adierazi du "etorkizuneko betekizunak eta pertsonen denboraren perspektiba zabaldu nahi" dituela liburutegi berezi honek.
Proiektua, ordea, 2014an hasi zen. Anne Beate Hovind artista norvegiarrarekin batera Paterson-ek autore gehiago gonbidatu zituenean idaztera. Mandatuak 2114. urtera arte jarraituko du eta ordura arte autoreek inork irakurriko ez duen idatzia bidaltzeko aukera izango dute.
Mendea bukatzean, sekula inork irakurri ez dituen liburu hauek, azkenik argitaratuak izango dira. 2114. urtean denboraz eta naturaz; eta gizakiak etorkizunean duen rolaz mintzatutako testuak irakurri ahal izango dira.