Etorkizunean hobekien ordainduak izango diren 30 lanbide

Business Insider guneak aurten argitaratuko azterketa batek etorkizunean hobekien ordainduko diren 30 lanbideak zerrendatzen ditu. Bureau of Labor Statistics (Estatu Batuetako lan bulegoko estatistikak) erabili dituzte ondorio hauetara iristeko.
Soldata altuko lanbideetan zentratuz sortu dute zerrenda, 2017an batez bestekoa baino diru-sarrera gehiago dituzten lanpostuak kanpo utziz ordea. Horretaz gain, merkatuan geroz eta gehiago hazten ari ziren lanbideak ere konatuan hatu dituzte.
Datu hauek gurutzatuz estimatu ahal izan dituzte datozen urteetan eskaera gehien edukiko dituzten lanbideak eta hain justu, horregatik ongi ordainduak izango direnak. Administrazioan, teknologian eta erizaintzan dabiltzanak abangoardian egongo dira.
Haatik, garrantzitsua da azpimarratzea Estatu Batuetako merkatuak beharbada ezin direla erabat estrapolatu beste herrialdeetako joeretara. Halere, etorkizuneko joeren inguruan ideia bat emateko baliagarria suertatu liteke, hauxe da zerrenda:
-
Erizainak
-
Aplikazio garatzaileak
-
Kudeatzaile orokorrak
-
Finantza kudeatzaileak
-
Finantza auditoreak
-
Administrazio analistak
-
Medikuak
-
Zirujauak
-
Marketing eta merkatuaren azterketako adituak
-
Abokatuak
-
Zerbitzu medikuetako eta osasun arloko kudeatzaileak
-
Negozio adituak
-
Ordenagailu eta informazio sistemetako kudeatzaileak
-
Lehen hezkuntzako irakasleak
-
Osasun teknikoak
-
Erizaintza teknikoak
-
Fisioterapeutak
-
Software kudeatzaileak
-
Zerbitzuetan zentratutako agente komertzialak
-
Eraikuntza ikuskatzaileak
-
Sistemen analistak
-
Kamioi eta atoi gidariak
-
Bigarren hezkuntzako irakasleak
-
Handizkako salmenten ordezkariak
-
Mediku laguntzaileak
-
Lekuko administrariak
-
Erizainen laguntzaileak
-
Iturgintzan adituak
-
Dentistak
-
Mediku orokorrak eta familia medikuak