Etorkizuna espazioan

Etorkizuna espazioan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etorkizuna-espazioan/@@download/image/2010938411Stephen_Hawking.jpg
2012/12/13
berria
200 urte barru gizakia desagertuko da, beste planeta batera joan ezean behintzat. Hori esan berri du Stephen Hawking astrofisikari ezagunak. Haren arabera, beste planeta batzuk begiz jo behar ditugu, Lurrean biztanleria gora egiten ari delako etengabe eta bertako baliabide naturalak neurrigabe erabiltzen ari garelako. "Aurrera egin dugu nabarmen azken 100 urteetan, baina jarraituko badugu, etorkizuna espazioan dago", esan du Hawkingek.