Etorkisuneku sormen beka urriaren 15ean itxiko da

Etorkisuneku sormen beka urriaren 15ean itxiko da Badalab Laborategiak abiatu duen Etorkisuneku sormen bekan izena ematekotan bazabiltza, azkar ibili, urriaren 15ean amaitzen da eta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etorkisuneko-sormen-beka-urriaren-15ean-itxiko-da/@@download/image/Captura de pantalla 2023-10-09 a las 11.14.07.png
2023/10/10
Badalab Laborategiak abiatu duen Etorkisuneku sormen bekan izena ematekotan bazabiltza, azkar ibili, urriaren 15ean amaitzen da eta.
Etorkisuneku sormen beka urriaren 15ean itxiko da

Euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatuko duten disziplina anitzeko piezen sormen eta ekoizpen prozesuak laguntzeko helburuarekin jaio da Etorkisuneku beka. Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak jarri du abian egitasmoa eta sorkuntza mota ezberdinek dute lekua bertan. 

Proposamenak, piezak, artefaktuak, gailuak irudikatzeko nahia duen, edo/eta etorkizuneko agertoki horiei buruzko kontakizunen baitako hausnarketa proposatu nahi duen edozein norbanako edo kolektiboei zuzendutako deialdia da, edozein delarik norbanakoen formakuntza maila.

Interesa duten artistek urriaren 15era bitarteko epea dute proposamenak egiteko. 

Lau beka independente izango dira. Bakoitzari 1.500 euroko ekarpena egingo zaio (zerga eta atxikipenik gabe) ekoizpen kontzeptuan.  Banatuko den ekarpen ekonomikoa sormen prozesua finantzatzeko erabiliko da. Laguntza ekonomikoaz gain, ideia hautatuei Badalabeko baliabideak eta espazioak eskainiko zaizkie, beharren eta aukeren arabera erabiltzeko. Edozein kasutan, ez da egonaldia egiteko deialdia. 

Informazio gehiago HEMEN