Etorkinen tragedia

Etorkinen tragedia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etorkinen-tragedia/@@download/image/82p10inmigra.jpg
2012/12/13
berria
Etorkinen tragedia
1.961 etorkin hil ziren iaz Europara sartzeko ahaleginean, Italiako Fortress Europe erakundearen arabera. 1988. urtetik 11.750 pertsona hil direla jakinarazi du Fortress Europek. Erakunde honek komunikabideetan agertutako datuetan oinarrituta egin ohi du kontaketa hau; beraz, litekeena da hildakoak gehiago izatea, zaila baita hedabideek heriotza guzti-guztien berri izatea. Begibistakoa da, hala ere, arazoa izugarri larria dela.