Ethan Egiguren: "Gauza berriak probatzeko prest nago"
Gaztetxoa zenean menperatu zuen Ethan Egiguren (1994) oiartzuarrak surf ohola gidatzeko teknika, eta surfean bezala, honetan ere inprobisazioaren maitale dela aitortu digu.
Zerk limurtzen du Ethan Egiguren?
Limurtzen erraza naiz, baina, neska-lagunak lepoan ematen dizkidan muxuek eta laztanek limurtzen naute gehien.
Bederatzi urte zenituenean hasi zinen surfean, honetan ere gazte debutatu al zenuen?
Surfean bezain gazte ez, baina, gazte samar, bai!
Tira, olatu gainean ikusi zaitugu baina nolakoa zara ohean?
Kar, kar, kar. Neskek jakingo dute hori nik baino hobeto, edo bizilagunei galdetu bestela.
Ohean gidoia jarraitzea maite duzu edo inprobisazioaren aldekoa zara?
Inprobisazioa nahiago dut ematen duen emozioagatik. Monotoniatik aldentzeko, gainera, beharrezkoa da.
Zein duzu gau bero baterako aurrekari kuttuna?
Afari erromantiko bat.
Aurki ikusiko du argia surferako olatuen inguruan egin duzuen film laburrak. Inoiz egingo al zenuke biluziren bat?
Nahiko lotsatia naiz, baina nork daki, horretan jarriz gero, ez nuke inongo arazorik izango. Gauza berriak probatzeko prest nago.
Soinu banda berezia omen du film labur horrek. Neska lagunarekin egoteko, berriz, zein duzu musikarik kuttunena?
Momentu intimoetan ez dut musika jartzeko ohiturarik, baina, bat aukeratzekotan, Itoizen Hegal egiten abestia aukeratuko nuke.
Itsasoa toki ona al da larrutan egiteko?
Ez dut oraindik probatu, baina, baiezkoan nago. Leku erromantikoa da zentzu guztietan, eta bere morboa ere badu.
Zein da larrutan egin duzun tokirik arraroena?
Ez dut leku arraroetan egin, sukaldea izango da lekurik arraroenetakoa, seguruenik. Hala ere, hurrengoan saiatuko naiz originala izaten eta kontatuko dizut...
Eta bereziena?
Garajean ganbara antzeko bat daukat, eta oso momentu politak bizi izan ditut bertan.
Olatuak nonahi daude, baina nongoa da uztarik hoberena?
Edonon aurki daitezke neska ederrak, baina nik euskaldunak ditut gustukoen.
Zuk zeuk azalean bizi duzunez, zenbateraino da egia surflarien arrakasta?
Arrakasta norberaren gustuen araberakoa da. Gainera, jende asko surflaria bailitzan ibiltzen da hondartzan, ligatzeko helburuarekin, taula paseatzen... Ez dakit horiek zenbaterainoko arrakasta duten, kar, kar, kar.
Amaitzeko, Oiartzungo xirritokirik gomendatzerik bai?
Mendiz eta zelaiz inguraturik dagoenez, xirritoki asko ezkutatzen ditu herriak. Norberak ikusi dezala, baina esperientziagatik, edozein zelaitan egitea gomendatuko nuke.