ETB-KO BOST TELESAIL GOGOANGARRI

ETB-KO BOST TELESAIL GOGOANGARRI Belaunaldi ezberdinentzat esanguratsuak izan diren zenbait telesail ikusi ahal izan ditugu ETBn. Horietako batzuk bildu ditugu hemen, nahi izanezz gero, berriz ikusi edo lehen aldiz goza ditzazun. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etb-ko-telesail-gogoangarriak/@@download/image/Goenkale (1).jpg
2026/03/18

Testua: Maitane Legarreta

Belaunaldi ezberdinentzat esanguratsuak izan diren zenbait telesail ikusi ahal izan ditugu ETBn. Horietako batzuk bildu ditugu hemen, nahi izanezz gero, berriz ikusi edo lehen aldiz goza ditzazun.
ETB-KO BOST TELESAIL GOGOANGARRI

Ikus-entzunezkoak gure egunerokoaren parte bihurtu dira, eta nahi eran ikusten ditugu orain, behin plataformetan daudela. Garai batean, ordea, telebistan eman zain egon behar izaten zen. Ume, nerabe zein gazte garaian ikusitakoek arrasto berezia utzi ohi digute barruan. Nostalgia goxoaz jantzirik, Primeran plataforman ikus ditzakezun ETBko zenbait telesail gogoangarri jaso ditugu hemen. Gozatu!

 

1. Bi eta bat

1991tik 1993ra ETBn emandako telesail honek hiru pertsonaia nagusi zituen: Idoia (Elena Irureta), Jaione (Ane Gabarain) eta Joselontxo (Jose Ramon Soroiz). Joselontxo Goierritik Donostiara etorri da bizitzera eta Amara auzoko pisu batean biziko da, Idoia eta Jaionerekin batera. Etxe barruko elkarbizitzaren eta etxera etorriko direnekin sortutako gorabeherak kontatzen ditu telesailak, umorez. 2012an sekuela bat ere egin zuten.

2. Goenkale

Arralde izeneko fikziozko herri batean kokatuta, hango bizilagunen istorioak kontatzen ditu. 1994ko urrian hasi zen eta 2015eko abendura arte iraun zuen. 22 denboraldi  eta 3.708 atal izan zituen guztira. Nork ez ditu gogoan bertako pertsonaia mitikoak: Maria Luisa, Joxe Mari, Leonor, Pelos, Txapas, Tximista, Ainhoa, Gregorio... Eta noski, Maria Luisak Leonorri "maripurtzil" deitzen zion garaia. Une egokia izan daiteke berriz Goenkale ikusten hasteko.

3. Jaun eta Jabe

Joxe Antonio Arizkorreta sukaldaria, Jose Ramon Soroizek jokatutako rola, da bertako pertsonaia nagusia. Sukaldaritza saioa du telebistan eta haren bidez lortutako ospeari esker, lehendakari aukeratuko dute. Jarduera berriak buruhauste asko sortuko dizkio, bai familiarekin eta baita politikariekin eta Ajuriaeneako langileekin ere. Soroizez gain, Elena Irureta, Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Mireia Gabilondo, Joseba Apaolaza eta Isidoro Fernandez aritu ziren, besteak beste, aktore lanetan.

4. Balbemendi

2006tik 2008ra artean emandako telesaila da. Misterioa zen telesail honen ardatza. Ane doktoreak Euskal Herriko landa-eremuko herri baten inguruko desagerpenak ikertuko ditu. Hauek izan ziren aktore nagusiak: Edurne Azuara, Asier Hernandez, Kandiko Uranga, Patxi Santamaria, Jose Kruz Gurrutxaga eta Manex Fusch.

5. Martin


Umore zuria eta ganberroa ditu osagai 2003tik 2009ra telebistan emandako telesail honek. Irrati txiki bateko Martin kirol-esatariaren bizimodua kontatzen du. Irratian, tabernan eta etxean gertatutako kontuak izaten dira ataletan. Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta, Aitziber Garmendia, Iban Garate, Mireia Gabilondo, Itziar Aizpurua eta Jose Ramon Argoitia dira telesaileko aktoreetako batzuk.