Eta musika klasiko kontzertu batera bagoaz?

"Aspergarria, elitista, serioa, adineko jendearentzat…” Honelako adjektiboekin definitzen dute gazteek musika klasikoa. Aurreiritzi guzti hauei, atentzioa deitzearen beldurra gehitzen zaio: “nola jantzi, noiz txalo egin, nolako jarrera izan behar dut…”.
Musika klasiko kontzertu bati aurre egiteko prest? Hauek dira Donostiako Musika Hamabostaldiak zuretzat prestatu dituen planak!
SOLasean
Musika klasiko kontzertu batera joan nahi duzu?#SOLasean ekimenari esker lagun batekin etor zaitezke Musika Hamabostaldiko kontzertu batera. Kontzertu ostean bizitakoari buruz hitz egiteko elkartuko gara.
Lehen aldiz musika klasiko kontzertu bateaz gozatu nahi baduzu, hau da zure aukera. Horretarako, honako formularioan izena eman beharko duzu.
Abuztuak 23, 25, 29 eta 30
Ordu Gaztea
30 urte baino gutxiago badituzu, hau da zure aukera. Musika Hamabostaldiko kontzerturik onenak 3 euroren truke ikusteko aukera izango duzu. Horretarako Kursaal edo Victoria Eugeniako leihatilatatik pasa kontzertua hasi baino ordu bete lehenago.
- Musika Hamabostaldiak prezio honetako sarrera kopurua mugatua gordeko du ikusizun guztietarako.
- Nahitaezkoa da adina egiaztatzea.
- Promozio hau ez da erabilgarria haurrentzako kontzertuan eta abonamendutik kanpo dauden kontzertuetan.
Ordu Gaztea-ri buruzko informazio gehiago.
Musikeler
Inoiz hartu al duzu garagardo bat errepertorio klasikoa entzunaz? Ez zaizu erakargarria iruditzen? Musika Hamabostaldiak zuzeneko musika eta garagardoa dastatzeko aukera eskaintzen dizu, Keler Espazioan leku hartuko duten bi kontzerturekin.