Eta jaten duzun ahuakatea ez bada beganoa?

Eta jaten duzun ahuakatea ez bada beganoa? Begano zorrotza bazara, adi honi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eta-jaten-duzun-ahuakatea-ez-bada-beganoa/@@download/image/523c60b4c50add781a949ee62d0960a4.jpg
2018/10/22
berria
Begano zorrotza bazara, adi honi!
Eta jaten duzun ahuakatea ez bada beganoa?

Barazki eta frutak kontsumitzen ere, beti ez zara %100 begano izango. Nola da posible? Esate baterako, zure dietan ahuakatea txertatu baduzu, jakin bere jatorriaren arabera beharbada ez zarela guztiz prozesu begano baten fruitua jaten ari. Misterio honen gakoa ahuakateak hazteko prozeduran datza. 

Ahuakateekin batera, almendrak, meloia, kiwia, brokolia, gereziak edota letxuga ere ekoizpen praktika ez beganoetatik etorri daitezke. Eta zein da orduan ekoizleek esplotatzen duten animalia? Kasu honetan, erleak dira. Hain zuzen, erleak ez dira soilik eztia egiteko erabiltzen; baita barazkiak polinizatzeko ere.

Hala, nekazari gehienek polinizazio hori modu naturalez aprobetxatzen duten bitartean, hainbat nekazarik erlezaintza migratzailea izeneko sistema erabiltzen dute. Beste modu batean esanda, erleak batetik bestera mugitzen dituzte, soilik interesatzen zaizkien landareak polinizatzera behartuz. Noski, prozedura hau ez da ez naturala, ez ona erleentzat. Eta zer egin daiteke honen aurka? Kontsumitzen dugunaren jatorria ezagutu!