Eta hik? Nola bizi dunk euskara?

Eta hik? Nola bizi dunk euskara? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/28
berria

GAZTEZULOk, Mondragon Unibertsitateak etaGipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute 'IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizidunk euskara?' egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziazsentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.

Goizeko 10:30etan hasi eta goiz osoan zehargertatu dira solasaldiak, Nerea Aliasengidaritzapean, euskararen erabileraren inguruan hausnartu dute ikasleek etagonbidatuek.

 

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen dituegitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zeinanimatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu.Gonbidatuek eta gazteek gai konkretu baten inguruan partekatzen dituzte kezkaketa bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzanpozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

 

Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiareninguruan bildu eta beren esperientziak konpartitu dituzte, emotikonoekilustratzen dituzten emozioak bideratzaile zituztela.

 

Gauerditaldeko Iker Gutierrezen doinuekin bukatu da saioa.