Eta gure bizilagunek zer?

Haroko ardo-borrokak eta Laredoko lore-batailak, Landetako igerileku zezena, Briviescako Tabera jokoa. Bitxiak dira gure bizilagunak!
Jaien helburua ondo pasatzea da, eta leku bakoitzak ondo pasatzeko bere modua du. Haron (Errioxa) esaterako, "Ardoaren bataila" da herriko jai preziatuena. Ekainaren 29an egiten da jai hori. Bibilio izeneko haitza zela medio, Miranda de Ebro eta Haro herrien artean liskarra izan zen urte luzez. Hori gogorarazi nahi da jai egun horretan. Nola? Haroko herritarrek eta agintariek gogor egiten dute Mirandakoen aurka. Arma? 50.000 litro ardo.
Bestalde, Landetako jaietan ezinbesteko osagarria da "toro piszine" delakoa. Bai, ondo irakurri duzue: Igerileku zezena. Zezena zezenplaza modukoan sartzen dute, eta erdian urez betetako "igerilekua" jartzen dute. Bertara sartzen dira neska-mutilak zezenarengandik ihesi: Mimizan, Biscarrose inguru horretako herri askotan egin ohi da.
Burgos aldean, Briviescan, Tabera izeneko jokoak adin guztietako herritarrak bildu ohi ditu, San Roke egunean, abuztuaren 16an. Joko honetan taba-hezurrak erabiltzen dira. Ikusleek apustua egiten dute, eta Taba-hezurra 'ipurdia' izeneko aldetik erortzen bada, jokalariak apustua galtzen du, eta 'haragia' izeneko aldetik jauziz gero, utzitako dirua eskuratuko du ikusleak. "Baratero" deitzen diote apustuak eramaten dituenari. Partidak goizaldera arte luzatzen dira herriko tabernetan.
Kantabria aldean, Laredon, loreen bataila da jai nagusiena. Abuztuko azken ostiralean egiten da, eta lorez apaindutako orgetatik, loreak botatzen dizkiete begira daudenei. Ikusleen arreta erakartzeko modu polita.