Eta afaltzeko... Coca–Cola eta ogia!

Eta afaltzeko... Coca–Cola eta ogia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eta-afaltzeko-cocacola-eta-ogia/@@download/image/34p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Eta afaltzeko... Coca–Cola eta ogia!
Ohitura gastronomiko bitxiekin jarraituz, hona hemen Mexikoko Rutilio Parra 77 urteko igeltseroaren istorioa. Rutilio gizarajoak menu bera izan du gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko azken 25 urteetan: bi litro Coca–Cola eta ogia. Eta sendagileek osasun ona duela diote. Auzotarren artean  “Superman” goitizenez da ezaguna Rutilio; pentsa zer osasuntsu dabilen! Euskal Herrian kola alternatiboa merkaturatzen hasi dira: ondorio berak izango al ditu Euskal Herriko kolak?