Estresaren aurka

Estresa egungo gizartean gehien hedatutako gaitzetako bat da. Hala ere, sendagaia aurkitu dutela dirudi. Alemanian egin dute aurkikuntza. Sendagaiak bi dolar baino ez du balio, eta ez du pilula itxurarik
mailu itxura, baizik. Bi dolarren truke, Berlingo enpresa batek mailu bat eta mailuaz txikitu beharreko autoa ematen dizkie estresak jotakoei. Enpresako arduradunek diotenez, autoa txikitzen hamar minutuz jardun ondoren, bezero gehienek poz-pozik eta lasai-lasai alde egiten dute.