Estresa sentitzea hanburgesa bikoitz bat jatearen parekoa da

Estresa sentitzea hanburgesa bikoitz bat jatearen parekoa da Estresak narriadura sortzen du gorputzean eta kontrolik gabe pisua hartzen laguntzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estresa-sentitzea-hanburgesa-bikoitz-bat-jatea-bezalakoa-da/@@download/image/estres-engorda-como-si-te-comieras-una-hamburguesa_.jpg
2019/09/10

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Estresak narriadura sortzen du gorputzean eta kontrolik gabe pisua hartzen laguntzen du.
Estresa sentitzea hanburgesa bikoitz bat jatearen parekoa da

Errutinak, laneko gora-beherek, zain ditugun zereginek... sekulako estresa eragin diezagukete, eta bai, oso ohikoa da egun estres maila horrekin bizitzea, baina jakin honek zuk uste baino ondorio gehiago izan ditzakeela. Estres egoerak hanburgesa bikoitz batek dituen kaloria berdinak ditu zientziak dioenez.

Yale-ko Unibertsitateak argitaratutako ikerketa baten arabera lotura dago estres pasarteak eta pertsona batek jasan ditzakeen pisu aldaketen artean. Estres krisiak gehiegizko kortisola zabaltzen du odolean eta gorputzean gantza biltegiratzen du. Ondorioz, estresaldi batek 300 kaloria eransten dizkigu, hanburgesa bikoitz batek gaztarekin bezala, baina gainera janariaz gozatzeak dakarren plazerik gabe.

Egia da hanburgesa bat estres krisia bezain kaltegarria izan daitekeela osasunarentzat, baina biak ala biak kontrolatzen ikasi daitezke. Noizean behin hanburgesa bat jateak kalterik egingo ez dizun bezala, noizean behin estresak ere ez dizu kalterik egingo. Arazoa etengabe estresean bizitzea da. Jakinik eginbeharrak eta ardurak egunero izango ditugula zergatik ez ditugu bada lasaiago burutzen?