Estrasburgok ondorioztatu du krisi klimatikoaren aurrean ekintzarik ez hartzeak giza eskubideak bortxatzen dituela

Estrasburgok ondorioztatu du krisi klimatikoaren aurrean ekintzarik ez hartzeak giza eskubideak bortxatzen dituela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak sententzia historikoa igorri du. Emakume talde batek Suitza demandatu zuen krisi klimatikoari aurre egiteko nahikoa ekintza ez egitea egotzita, eta Estrasburgok emakumeen alde egin du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estrasburgok-ondorioztatu-krisi-klimatikoaren-aurrean-ekintzarik-ez-hartzeak-giza-eskubideak-bortxatzen-dituela/@@download/image/Captura de pantalla 2024-04-10 a las 9.04.32.png
2024/04/15

Argazkia: EFE/EPA/Ronald Wittek

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak sententzia historikoa igorri du. Emakume talde batek Suitza demandatu zuen krisi klimatikoari aurre egiteko nahikoa ekintza ez egitea egotzita, eta Estrasburgok emakumeen alde egin du.
Estrasburgok ondorioztatu du krisi klimatikoaren aurrean ekintzarik ez hartzeak giza eskubideak bortxatzen dituela

Emakume talde batek, Verein KlimaSeniorinnen elkartearen baitan elkartuta, Suitza demandatu zuen argumentatuz bero bolada “geroz eta ohikoago eta indartsuagoek” euren osasunean ondorioak dituztela. Europako epailek estimatu dutenaren arabera, herrialde honek ez ditu  bere betebeherrak bete adineko emakumeen, —horietako asko 75 urtetik gorakoak—, eskubideen aurrean.

Suitzak ez dituela berotegi globala murriztu ahal izateko behar adinako neurriak hartu diote epaileek. Sententziaren arabera giza eskubideen bortxaketa egon da.

“Epai hau zedarri bat da bizitzeko guztiontzako egokia den klima baten aldeko borrokan” esan du Anne Mahrer-ek, KlimaSeniorinnen-eko presidenteordeak, komunikatu batean. Magistratuek uste dute Suitzaren politikan gabeziak egon direla karbono igorpenak mugatzerako garaian.

Lehenengo aldia da nazioarteko auzitegi bat krisi klimatikoaren inguruan mintzatzen dela. Epaiari ezingo zaio errekurtsoa jarri eta Suitzar gobernua igorpenak murrizteko neurri gehiago hartzera behartu lezake.

Erabakiak domino efektua izan lezake kontinentean eta herrialdeei ardurak exijitzeko baliagarria izan liteke.