Estralurtarrak robotak ote?

Estralurtarrak robotak ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estralurtarrak-robotak-ote/@@download/image/20101189602Estralurtarrak_robotak.jpg
2012/12/13
berria
Estralurtarrak robotak ote?
Seth Shostak astronomo estatubatuarrak berriki adierazi duenez, gauza zaharkitua da pentsatzea estralurtarrak, existitzekotan, izaki bizidunak direla. Orain arteko bilaketek eta irrati transmisioz kontaktatzeko saiakerek porrot egin dute, eta horrek pentsarazten dio haiek gure maila gainditu eta inteligentzia artifizialaren aroan kokatzen direla. Alegia, bizitza forma biologikoak bilatzearekin tematu ordez, makina pentsalarien aukera aintzat hartzea komeniko litzatekeela.