Estoldetako tapak biribilak izatearen arrazoiak
Laura Gomez irakasleak hainbat bideo igotzen ditu LauriMathTeacher izeneko kontuan, matematikarekin lotutakoak tartean. Bideoetako batean, kalean gabiltzanean ikus ditzakegun baina normalean jaramon handiegirik egiten ez diegun estoldetako tapei buruz aritu da. Honako galdera hau erantzun du bideoan: "Zergatik dira biribilak estoldetako tapak?".
Hala azaldu du Gomezek: "Tapa karratua, errektangularra edo hiruki-formakoa izango balitz, angeluren batean mugituz gero, zulotik erortzeko arriskua izango luke". Biribila den tapa ezin da zulora erori, ordea, buelta eman edo hainbat posiziotan jarrita ere. Taparen diametroa zuloarenaren bera denez, segurtasun hori ematen du.
Horretaz gain, mugitzeko ere errazagoa dela azaldu du irakasleak. Izan ere, errazago mugi daitezke biraka. Tapa karratua mugitzea nekezagoa da zinez.
Bestetik, erresistentziak ere badu zerikusia. Tapa biribilek trafikoaren eta zoruaren presioa hobeto banatzen dute. Modu uniformean banatzen du karga, eta, hortaz, pisu handia eutsi dezakete, desitxuratu edo hautsi gabe. Azkenik, ipintzeko errazagoa ere bada, orientazioa dena dela ere, ongi sartzen baita beti.
Hala bukatu du bideoa Gomezek: "Estolda biribila ikusten duzun hurrengoan, nitaz gogoratzea espero dut".
