Estolderietako ura birziklatzeko programa

Singapuren ura birziklatzeko programa bat jarri dute martxan. Britainiarren kolonia zirenean ur hornikuntza zen egun bost milioi biztanle dituen hiri-estatu honen arazo garrantzitsuenetakoa. Horrela, 60ko hamarkadan independentzia lortu zutenetik, uraren kudeaketarako estrategia berriak garatzea izan dute helburu nagusi. Euri ura jasotzeko 670 kilometro karratu dituen lur azpiko sare bat antolatu zuten, itsasoko ura gatzgabetzeko instalazioak jartzen lehenengotakoak izan ziren
Newater jarri diote izena hiriko ur zikinak jaso eta edangarri bihurtzeko sistema berriari.