Esto no es Rock Radical Vasco

Esto no es Rock Radical Vasco https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Esto no es Rock Radical Vasco
Omenaldi jaialdi honek Euskal Herriko hainbat plaza hartuko ditu 2015 amaiera bitartean. Helburua Eskorbuto, La Polla eta Kortatu taldeak omentzea da. Euren abestiak joko dituzte Los Demenciales Hijos Acelerados, Hijos de tu Iglesia eta Kolpatu taldeek 80ko eta 90eko hamarkadetako memoria bildu nahi dute, horregatik, musikaz aparte, orduko kontzertuen kartelak, sarrerak edota diskoen azalak biltzen dituen erakusketa prestatuko dute. Estreinako emanaldia urriaren 24an izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Oraindik data zehatzak eman ez dituzten arren, Vitamin Producciones antolatzaileek Iruña, Bermeo eta Donostian ere izango direla jakinarazi dute.