Esto es nuestro

Esto es nuestro https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esto-es-nuestro/@@download/image/tango_14_1361536139.jpg
2013/03/04
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Tango 14
138.zenbakia
Aurreneko maketaren ostean, behingoz eskuragarri dugu argentinar hauen lehen lana. Rock'n'roll-ez bustitako punk-oi melodikoa lantzen du boskoteak, Cock Sparrer bezalako taldeen eragin nabarmenarekin. Ahotsak ere melodiaz bustirik datoz, berezko dituzten koro indartsuekin osatuak, tabernetako futbol ereserkiak bailiran. Izan ere, Tango 14 Buenos Aires inguruetako langile auzoetan jaioa da, eta bere izaera eta hizkuntza markatzen dituen egitatea da hori. Kritika sozialak izugarrizko pisua du letretan, baina baita lagunek, musikak, edariak eta, nola ez, futbolak ere. Egiten duten horretan sinesten dute, eta hamasei kanta hauetan nabari da.