Estitxu Pinatxo: "Erromantiko hutsa naiz"

Estitxu Pinatxo: "Erromantiko hutsa naiz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estitxu-pinatxo-quoterromantiko-hutsa-naizquot/@@download/image/estitxu_pinatxo_1389189066.jpg
2014/01/10
elkarrizketa
Estitxu Pinatxo: "Erromantiko hutsa naiz"
26 urte baino ez dituen arren, hamaika talde, telebista saio eta proiekturi jarri die ahotsa Estitxu Pinatxok (Bera, 1987). Egun, Damba taldearekin dabil plazarik plaza, loreak jasotzeko zain.


Oso perfekzionista omen zara. Bikotekideari hamarreko txortaldiak eskatzen dizkiozu?

Norberak ahal duena egiten du, aizu! Kar, kar, kar!

ETBko hainbat kantu saiotan ikusi zaitugu. Euskal Herriko plazetan errazago ligatzen duzu ordutik?
Buf… kontzertuak ezin bukatu ibiltzen naiz!

Espainiako Tele5 kateko ‘La Voz’ saioan ere izan zara. Eusko Labeletik haratago probatu duzu haragirik? Hala bada, zein hobea?
Salamankako txorizoa ona dago, baita Jabugoko urdaiazpikoa ere, edo Segoviako txerrikumea… Baina Euskal Herrian ditugun txuletek ez dute parekorik. 

Damba taldean ari zara orain. Rocka, bluesa, jazza, rumba, reggea… nahasten dituzue. Ohean hainbeste erregistro al dituzu?

Erregistroak esperientziarekin lortzen dira. Baina ez iezadazu galdetu esperientzia asko edo gutxi dudan!

Taldean Euskal Herriko txoko ezberdinetako, Kubako zein Venezuelako jendea zaudete. Sexu kontuetan ere nahasketa aberasgarria dela uste duzu?

Zergatik ez? Dena den, ez dut uste sexu kontuan hain desberdinak garenik.

Taldeko bigarren abeslaria izan zara. Ohean izango zinateke bigarren platera?

Komentsalak merezi baldin badu…

Inoiz izan al duzu gogoratzeko moduko esperientzia erotikorik jarraitzaile batekin?

Ez dut gogoratzen, eta horrelako gauzak ez dut uste erraz ahazten direnik. Beraz, oraingoz, ez dut zorte hori eduki.

Eszenatokian zaudela nolako loreak botatzen dizkizute?
Loreak anitz gustatzen zaizkit. Are gehiago, kontzertu bakoitzean bat eramaten dut soinean. Beraz, loreak gustura jasoko nituzke, bi zentzuetan.

Zein da txortan egiteko kanturik edo musika generorik onena?

Saxofonista baten doinu bat. Harlem Nocturne pieza adibidez. Sekulako indarra eta erotismoa dauzka.

Neguko hotza ala udako beroa?

Neguko hotza. Maindire azpian goxo-goxo. Azken finean, erromantiko hutsa naiz.

Gomendatzeko moduko zirritokirik?

Berako tren geltokia. Eskuminak Patxi!